[8M Greba Feminista] Eguneroko matxismoa ikasgeletan

Galego, Català, Castellano

Irakasle batek klaseak oso azkar ematen zituen eta ez zuen apunterik pasatzen, beraz, power pointean jartzen zuena eta esaten zuena kopiatu behar izaten genuen. Hala ere, ez zigun denborarik ematen. Klasekide batek egoera hau azaldu zion eta irakasleak erantzun: “¿Baina emakumeek ez al duzue esaten gauza bat baino gehiago aldi berean egiteko gai zaretela?”. Iruzkin hori matxista zela leporatu genion eta hona hemen bere erantzuna: “Ni ez naiz inondik ere matxista, broma bat besterik ez zen”.

Adiskide bati aditutakoa

Kimikako irakasle batek “tanpoi soluzioak” azaltzen zituen bitartean ingelesezko “buffer” izena erabiltzea erabikizuen. Barre egiten zuen bitartean, inork ezer galdetu gabe, azalpen hau eman zuen: “gorroto dut “tanpoi” hitza erabiltzea oso zatarra delako, agerikoak diren arrazoiengatik. Gainera, ekiditea nahiago dut esatekotan burua galduko duzuelako, emakumeak edozein uskeriarengatik burua galtzen duzuelako”.

Klasean bakarrik emakumeak zeuden.

Zuzenbide penaleko klase batean irakasleak eztabaidatu duten bikote heterosexual baten kasua aurkeztu zuen. Bertan, neska mutilarenera doa gauean berarekin hitz egiteko. Mutila haserretu egiten da eta neskari lepotik heltzen dio sukaldeko banku baten kontra. Neskak labankada bat ematen dio patatak zuritzeko laban batekin (eskura daukan gauza bakarra) eta birika bat ziztatzen dio. Azkenean, mutila ez da hiltzen. Neskari lepoan zehar markak geratzen zaizkio mutilak eragindako indarrarengatik. Klasean, horrelako iruzkinak aditu ziren: “labankada ezin dugu norberaren defentsatzat hartu beste tokiren batean ziztatzeko aukera zuelako, edo, besterik gabe, mutila bultzatu. Gainera, neskaren partetik probokazioa dagoela ondorioztatu dezakegu, ¿Zertarako joan zen ba bere etxera eztabaidatu ondoren?” Kontuan hartzekoa da probokazio eza autodefentsa argudiatzeko froga bat dela. Nik egoera berregin nuen, labankada emateko orduan neskaren aukerak aztertzeko, posible ote zen hain arriskutsua ez zen eremu batean ziztatzea: ez zegoen beste inolako aukerarik.

Adiskide baten kriminologia klasean

“Emakumeak gizonezkoak baino emozionalagoak izatearen arrazoia ez da kulturala, biologikoa baizik”.

Biologia irakasle batek esana.

“Badakigu zuei neskaren batek zuekin erabiltzea gustatuko litzaizuekeela”.

Psikologia irakasle batek esandakoa burundangari buruz hitz egitean.

“Ba al dakizue zertarako erabiltzen den Eskopolamina mutilengan? Ez da haiek bortxatzeko, nahiz eta batzuek desiratu”.

Biologiako 3. mailako irakasle batek.

Izaeraren psikologiari buruzko liburu batean, generoari buruzko gaiak matxismoaren inguruko orrialde-erdi batean honako hau ageri zen, beste hanka-sartze batzuen artean: ” matxismo biztanle ‘hispanoen’ ezaugarri bat da”, honek dakarren arrazismoarekin. Gainera, ez zuen patriarkatua aipatzen. Datorren baieztapenarekin ematen zion bukaera idazki txiki honi: “gaitzerdi, eredu eta teoria berriak garatu dira, eta hauek matxismoaren alde onak eta txarrak kontuan hartzen ditu”.

Gizonezko adiskide batek ikusia.

“Jeloskortasuna gizonezkoen ezaugarri biologiko bat da, lurraldearekin lotutako zentzua garatuagoa baitugu.”

Biologia irakasle batek.

“Gizonezkook eta emakumeezkoek ez daukagu bulkada-sexual berbera, ugaztun arren artean dezentez handiagoa baita. Honako hau ezin da edozein tokitan esan, ez dakit ulertzen nauzuen”.

3. mailako biologia irakaslea.

” ‘ismo’ guztiak txarrak dira, feminismoa barne”

Psikologia irakaslea.

“Neskeei barregura eragiten dizueten mutilak gustatzen zaizkizue, eta mutiloi gure bromataz barre egiten duten neskak gustatzen zaizkigu”.

Biologia irakaslea.

Histologia irakasle batek esandakoa espezie jakin bateko kumeen garapenari buruz hitz egiterakoan: “egunen bateak zuek (neskak) konprobatuko duzue guztiak amak izango zaretelako, komentu batean ez sartzekotan”.

Klasean bakarrik neskak zeuden.

“Emakumeak parasitoak dira”.

Ikasle baten iruzkina parasitologia klase batean.

Nere psikologia klaseko adiskideen artin, laurden bet baino gutxixo mutilek gea. Halare, parte-hartzeko momentun, neskek askoz gutxixo hitzetten debe. Asignatura baten, non irakaslie zan galderak etten zituenak, zergatik galdera gexenak mutilei etten zizkon galdetu giñon. Bere erantzuna: “gutxixo daudenez gero, arreta gexo bereganatzen dute. Gaiñea, hola ez die diskriminaute sentitzen hainbeste emakumen artin”

Psikologia irakaslea.

“Oso ondo aukeratu behar duzue zuen seme-alabeei genoma emango dien arra, zuek (neskak) eta zuen kumeak babestuko baitituzte”.

Biologia irakaslea.

Sexu biolentziari buruzko bi orduko klase batean irakasleak, psikologia klinikoko katedratikoa, honako hau esan zuen, beste gauza batzuen artean: ” transexualak, adibidez, haien burua emakumetzat jotzen duten gizonezkoak dira. Gaur egun ematen den konponbidea biologikoki aritzea eta ebakuntza bat egitea da. Hala ere, beharbada psikologikoki aritu beharko genuke pertsona hauek bere sexu organoez disfrutatu ahal izateko ebankuntzarik egin gabe.”Geroago, garun-paralisia jasaten zuten pertsonei buruz aritzerakoan, honako hau esan zuen, Stephen Hawking imitatzen zuen bitartean: ” pertsona hauek ere desira sexuala badute, eta fisioterapeuta batek (neska) masajeak ematen dizkietenean ere erekzioak izaten dituzte. Pertsona hauei arlo horretan laguntzea ere gustatuko litzaieke baina kontu honetan kontrobertsia dago, ez baita hori fisioterapeuten lana, ez baitira prostitutak. Beharbada gizarte segurantzak gastu hauek jasan beharko lituzke eta bisitatzaile batzuk (neskak) kontratatu”. Inongo momentutan ez zuen gaixo neskeeri buruz ezta fisioterapeuta gizonezkoei buruz hitz egin.

Adiskide batek aditutakoa, zeina klasetik leher eginda irten zen.

Kimika irakasle batek neska-mutil bikoteetan jartzen saiatu gintezela esaten zuen “mutilak eskulanak egiten trebeagoak” omen baitirelako.

Adiskide baten klasean.

Ikasleek pairatutako esperientzia hauek guztiak jasoz ikasgeletan nabaria den matxismoa ikustarazi nahi izan dugu.

Iruzkin sotilenak ere ideologia konkretu bat daukate haien atzean, emakumezkoon heriotza suponitzen duen ideologia berbera.

Gaur, emakumezkoon hainbat gauza aldi berean egiteko ustezko gaitasunari buruzko iruzkin bat; bihar, gizon batek esklabu gisa tratatuko zaitu berak telebista ikusten duen bitartean. Gaur, emakume batek bere burua defenditzeko ekintzak salatzen dira; bihar, beste emakume bat hilko dute bere defentsa eza salatzen den bitartean. Gaur, gizonen jeloskortasuna naturaltzat hartzen da; bihar, gizonen batek emakumeren bat hilko du bere lurraldearen zentzua garatuagoa zegoelako eta emakumeak ez zuelako hori errespetatu. Gaur “arren” super-garatutako bulkada sexualari bururz hitz egiten da; bihar talde-bortxaketak justifikatuko dira. Gaur amatasuna emakume izateko baldintzatzat hartzen da; bihar ganoragabetzat hartuko dira seme-alabarik gabeko emakumeak. Gaur burundangari buruzko iruzkin “barregarri” bat; bihar gizon batek drogatu eta bortxatuko zaitu zure arropak probokatzailetzat hartzeagatik. Gaur zure lana zure adiskideena baino gutxiago balio duela esaten dizute; bihar gizon batek baino %23,5 gutxiago kobratuko duzu lan beragatik.

Comparte