1 Maiatzak bat. Borrokak darrai.

Maiatzaren lehenean langileen nazioarteko eguna ospatzen da. 1886ko maiatzeko egun odoltsu haietan hildako Chicagoko martiriak oroituz, haien istorioa gogoratzen dugu eta orainaldira ekartzen dugu.

Lehenengo maiatzaren bata.

1880ko hamarkadan AEB lan indar atzerritar, ahitu eta pobrez beteta zegoen; baina europear langile mugimenduari esker, oso antolatua eta politizatua. Esklabotzaren abolizio formala egin berria izanik, eta 18 ordukoak izatera ailegatzen ziren lan jardunaldiak jasaten, ipar amerikar langileek greba orokorrerako deialdia egiten dute 8 orduko lan jardunaldiaren alde. Matxinada giroan eta azken ondorioak onartuz, fabriketatik kaleetara irteten dira hurrengo kontsignarekin: “Zortzi ordu lan, zortzi ordu atseden, zortzi ordu guk nahi dugunerako“.

Hurrengo egunak istilu bortitzen kontakizuna dira. Chicagoko Haymarket plazan estatuaren indar errepresiboek langile manifestazio handi bat zapaldu zuten, lau eguneko iskanbila bortitzekin jarraituz, dozenaka hildakoekin eta ehundaka zaurituekin. Zazpi polizien heriotzaren ondoren torturak eta heriotza-zigorrak heldu ziren. Heriotza-zigorra pairatu zuten zortzi langile hauek guk ezagutzen ditugun Chicagoko Martiriak dira.

Oroigarri honetatik atera nahi genituen paralelismoei buruz:

  1. Internazionalismoa orduko langile mugimenduaren oinarrietako bat zen. Haien heriotza borroka jardunaldi internazional bat da gaur. Gaur egungo mundu itxurazko hiperkonektatu honetan, mugimenduak ez dira gai erantzun kolektiboak emateko, orduan egon ziren bezala. Maila guztietan ondo antolatuta egoteko egin behar dugu lan.
  2. Orduko eskaera 8 orduko lan jardunaldia zen ¿Zenbatekoa da gaur egun? ¿Zeren truke?

Ikasten dugunok

Lan etorkizun ez hain prekario,ezegonkor eta esker txarreko batengatik ikasten duenik bada. Gaur badirudi ez dagoela beste irtenbiderik haien erara ikastea baino, haien formekin, haiek markatutako denborarekin eta bizitzaren merkantilizazioarengatik zeharkatutako haien edukiekin. Literatura unibertsala kendu berri dute batxilergoko bigarren mailatik. Hezkuntza formaletik irakasten dizkiguten gauza guztiak gure ezagupenen aplikazioari buruz arrakasta ekonomiko, errentabilitate eta produktibitatearen aldetik izango dira neurtuak. Ezagutza askea, kultura herrikoia edota jarrera kritikoa desagertzeko arriskuan dauden kontzeptuak dira. Badago ikasten, lan egiten eta militatzen duenik. Ez dituztenak gutxiengo bikaintasun bat eskatzen duten bekak lortzen, graduari eta haien etengabeko lan-kargari dedikazio exklusibo batekin lortzen baita.

Ikasten ez dugunok

¿Zergatik? ¿Ez al daukagu gaitasunik? ¿Ez al daukagu interesik? Guztiz kontrakoa. Ordu eta diru inbertsio hain handiei aurre egiteko beharrezko aukerarik gabe eta pixkanaka ikastetxetan egiten ari diren bereizketekin, badaude hezkuntza ofizialtasunetik botatzen gaituztenoi, prekaritate katearen azkenengo mailan baztertuz. Baina ez gara biktimak, etengabe alboratzen gaituen eredu ekonomiko batean bizirik dirau dutenak baizik.

Ikasle eta komunikabide akademikoetatik zabaltzen den mezua, “historiako belaunaldi preparatuenarena”, eta sozialki gaizkien baloratuta dauden lanak mespretxatzen dituen diskurtso elitista baztertzen ditugu. Ez dugu ikasten inor esplotatzeko, ezta ikasi ez duenak baino hobeak izateko ere. Ikasteko eta gure borrokan baliabide gehiagoz baliatzeko estudiatzen dugu. Zientzialariak, historialariak, arkitektoak, ingeniariak, zerbitzariak, artistak, mekanilariak, garbitzaileak, igeltseroak gara. Sistema honek zapaltzen duen guztia gara, eta buelta ematera goaz.

¡Guk baino lehenago borrokatu zutenak ez ditugu ahazten, ez dugu amorerik ematen!

¡Gora Maiatzaren Lehena!

¡Gora zapaldu guztien borroka internazionala!

Comparte