EUSKARAZ HEZKUNTZARAKO SARBIDE DOAKOAREN ALDE: SELEKTIBITATEARI EZ!

Ia 4 urte igaro dira LOMCE onartu zenetik eta oraindik hezkuntza-komunitatean inork ez dauka argi zer gertatuko den. Hasieran laugarren mailako ikasle guztientzat derrigorrezkoa izango zen errebalida orain bakarrik batzuek egingo duten froga bat besterik ez da izango, balio informatzailea edukiko duena. Selektibitatearen kasua konplikatuagoa da, behin betiko ezabatua alternatiba argirik izan gabe. Honen ondorioz, ikasturtearen erdia igaro eta gero ez dira ezagutu EBAU-n (selektibitatearen ordezkoa) sartuko ziren edukiak. Nahaste hau lehen bazeuden “desegokitasunei” batzen da, unibertsitaterako sarbidea nota baten arabarekoa izatea da, adibidez, horietako bat.

Berez hezkuntza erreformak kaltegarriak iruditzen bazaizkigu, are kaltegarriagoa iruditzen zaigu sortu den zalantza giroa, non ez irakasleek ezta ikasleek ere ez dakite nolakoak eta zertarako izango diren aurrez-aurre izango dituzten frogak; gure gobernatzaileek hezkuntzari dioten errespetua erakusten duen beste erakusgai bat besterik ez da honako hau.

Erreforma hauek hezkuntza, eraso askoren ondorioz, egoera penagarri batean utzi ondoren ezarri dira: ikasle/irakasle ratio ikaragarria, egoera txarrean dauden azpiegiturak, ikasteko materialen eskasia, beka gutxiago etab. Hau guztia gure sistemaren ondorio logikoa besterik ez da, gu merkatuan sartzea eta produzitzen jartzea helburu duen sistema. Lehiatzera behartzen gaituen hezkuntza, kalifikazioen arabera ikasle “onen” eta “txarren” artean banantzen gaituena. Hezkuntza bat non murgiltzen ez den pertsona alferra den edo ,besterik gabe, gai ez dena “ikasteko”, buruz ikastearen eufemismo bihurtua. Lan jardunaldiaren ordutegia inposatzen digun hezkuntza, pixkanaka-pixkanaka merkatuan barneratzeko.

Gainera, azken urteotako tasen igoerak baztertze larriagoa sortu du, gazteriaren zati handi bat unibertsitatetik at utziz arrazoi ekonomikoengatik. Eta ikasketetarako laguntzarik gabe lan prekarioetan lan egitera behartzen dituzte, gaizki ordainduak eta ikasketekin konpatibilitatea errazten ez dutenak.

Honen aurrean gutxi balio dute noizean behingo protestek. Hezkuntza-komunitatean antolaketaren beharrean gaude, intsumisioa eta boikota bultzatzeko, besteak beste, LOMCEren aurka. Presa daukagu komunitatearen agindupean eta klase herrikoiaren mesedetan egongo den hezkuntza proiektu bat eraikitzeko. Hezkuntza gugandik aldenduta egoteari utziz. Ahalmen ekonomikoa kontuan hartu gabe, guztion eskura egonog den hezkuntza bat, sarbide-azterketarik gabe, zein den gai eta zein ez erabakiko duen frogarik gabe.

LOMCE eta erebaliden kontrako boikota intsumisioaren alde!
Selektibitatearen indargabetzearen alde!
Defendatu dezagun publikoa. Eraiki dezagun ororena.

Comparte