Greba M9. Publikoa defendatu, guztiona eraiki.

Hezkuntza komunitate osoa deitua izan da greba orokorrera martxoaren 9rako. Ikasle libertarioen Federaziotik mobilizazioetan parte hartzeko eta greba hasi aurretik giro gatazkatsua sortuko duten asanblada, protesta eta ekintza guztiak antolatzeko deialdia egiten dugu, ez ditugulako grebak behin-behineko borroka aldarrikatzaile bezala ulertzen, baizik  eta borroka zabaltzeko, mugimendua eraikitzeko eta helburuak lortzeko aukera bezala.

Hezkuntza publikoak aurrera jarraitzen du bere balio-galera, merkantilizazio eta elitizazio prozesuan. Tasak ez dira murriztu igo ziren bezainbeste, unibertsitateek finantziazio pribatuarengana geroz eta gehiago jotzen dute, LOMCEren aplikazioaren, selektibitatearen edota errebaliden inguruan zalantza handia dago. Zalantza honekin bukatzeko dagoen bide bakarra antolakuntza eta irekita dauden fronte desberdinetan eguneroko borroka dela uste dugu.

Greba egunak aprobetxatu behar ditugu 3+2 eta LOMCE bezalako erreforma handiengandik haratago dauden zentro bakoitzeko gatazka lokalak indar handiagoarekin aldarrikatzeko. Liburutegiak, lan ordainduak, lur jota ez dauden azpiegiturak, adierazpen eta zentroetan antolatzeko askatasuna… Ekintza kolektiboaz eta antolakuntzaz aldatzeko gai garen kontuak eta horrela gure berehalako lan eta ikasketa baldintzak hobetzeko.

Borroka antzemangarri eta gertu hauen ugaritasunak borrokaz denboran luzatzen den zer edo zer egiteko balio behar digu, ez behin behineko zer edo zer. Bakarrik borrokak ekartzen ditu aldaketak eta hobekuntzak, baina ezagutzen ditugu estatuaren eta kapitalaren eskuetan dagoen gaur egungo  hezkuntza publikoaren muga estrukturalak. Horregatik heziketa-eredu, eredu politiko eta ekonomiko hauek gainditzeko apustua egiten dugu, komunitateari burujabetzarako gaitasuna itzuliko dioten aurkapotereez baliatuz, eliteei haien poterea kenduz. Hezkuntza publikoaren berehalako defentsaren bidez eraiki dezakeguna, merkantilizazio prozesu suntsigarriaren aurka.

Honengatik guztiagatik Ikasle Libertarioen Federaziotik zera defendatzen dugu:

  • Lege merkatilizatzaile guztien indargabetzea (3+2, LOMCE, errebalidak…)
  • Desobedientzia eta insumisioa hauek aplikatzekotan.
  • Ikasle-greba egiteko eskubidea maila guztietan.
  • Nahi dugun hezkuntza aukeratzeko eskubidea: ez dezagun hezkuntza klase-politikoaren eta enpresen eskuetan utzi.
  • Hezkuntza-itunen ezabatzea.
  • Zentro bakoitzean greba antolatu eta berezko aldarrikapen lokalak aterako dituzten greba-batzorde eta asamnbladak eratu.
  • Grebari jarraipena eman mobilizazio periodikoen bidez edota biltzeko espazioen bidez, aldarrikapenen jarraipena egitea ahalbidetuko dutenak.
  • Hezkuntza komunitateak kudeatutako hezkuntza: inklusiboa, feminista, laikoa, doakoa eta unibertsala.

ERRALITATEA ALDATZEN LAGUNDUKO DIGUN HEZKUNTZA BATENGATIK, EZ BETIKOTUKO DUEN ARENGATIK.

Comparte

1 Trackback / Pingback

  1. Huelga 9M. Defendemos lo público, construimos lo común | Federación Estudiantil Libertaria

Comentarios cerrados.